Moshi-Zalla 2015‎ > ‎

Sugeak, natura eta parrillada // Serpientes, naturaleza y parrillada

publicado a la‎(s)‎ 19 jun. 2015 5:22 por Zallako Udala   [ actualizado el 23 jun. 2015 3:33 ]
[EU] Proiektu solidarioak beste ekintza bat antolatu du ekainaren 28rako, igandea. Oraingoan sugeak, natura eta parrillada bateratzen duen egitasmoa martxan jarri dute, Aranzadi Zientzia elkartearen eta Otsoaren Taldearen laguntzarekin. Horrela, 11:00etarako deialdia egin da Kultur Etxean, sugeen eta narrastien erakustaldia egiteko ia ordubetean. Jarraian, 12:00etan, Bolunburura abiatuko dira guztiak eta bertan Otsoaren taldeko zenbait kide faunaz eta floraz hitz egingo diete une batez parte-hartzaileei. Ondoren, 13:15ak aldera, barbakoa janaldiaren hasiera egingo da, guztion artean bazkari goxoaz disfrutatzeko. Herriko okindegi eta harategi batzuk lagundu dute: La Estación, Solana, Tantín okindegiak eta Ariño, Aurelio, Fernando, Juantxu, Sierra harategiak. Txakoli Txabarrik ere parte hartuko du ekintza solidario honetan.

Izena emateko, Gazte Zentrora zuzendu behar da pertsona, koadrila edo familia bakoitza ekainaren 26a baino lehen, ostirala, edo ekintzaren egunean bertan. 3€ko prezioa izango du eta adin guztiei zuzenduta dago. Animatu zaitez eta lagun ezazu Tanzaniako Born to Learn GKEri.

 [ES] El Proyecto Moshi-Zalla 2015 continúa organizando acciones solidarias, la próxima el domingo 28 de junio. En esta ocasión, aunará 3 actividades en una con la valiosa ayuda de la asociación Aranzadi y Otsoaren Taldea. En primer lugar, la cita comenzará a las 11:00h en la Kultur Etxea, con una charla y exhibición de serpientes y reptiles. Seguido, sobre las 12:00h todos y todas se dirigirán a Bolunburu y allí, integrantes de Otsoaren Taldea les presentarán una muestra de fotos de fauna y flora con sus respectivas explicaciones. Ya a las 13:15h comenzarán los preparativos para la rica barbacoa, que disfrutarán todas las personas participantes en la actividad. En esta han colaborado las panaderías La Estación, Solana y Tantín de Zalla y las carnicerías Ariño, Aurelio, Fernando, Juantxu y Sierra. Txakoli Txabarri también aporta su granito de arena al proyecto

Para apuntarse hay que dirigirse al Gazte Zentroa antes del 26 de junio, viernes o acudir el mismo día de la actividad a la Kultur Etxea. La actividad tiene un precio simbólico de 3€ para ayudar a la ONG en Tanzania Born to Learn. ¡Animaos!
Comments