Moshi-Zalla 2015‎ > ‎

Liburuen salmenta igandean ere // Domingo, venta de libros

publicado a la‎(s)‎ 28 feb. 2015 16:05 por Zallako Udala   [ actualizado el 28 feb. 2015 16:06 ]

[EU] Moshi-Zalla 2015 proiektu solidarioko boluntarioek gaurko eguna eman dute Aukeren azokan bigarren eskuko liburuak saltzen Mimetiz eskolako gimnasioan, Jubilatuen etxea eta pilotalekuaren artean. Gure taldekideak pozik daude larunbateko emaitzarekin. Izan ere, 150 ale baino gehiago saldu dituzte eta lehenengo ekintza solidario hau oso harrera ona izaten ari da. Pertsona asko hurbildu dira standera kuriositateak jota, prezioa zein den ikusita -2€ edozein liburu, hori pagotxa!- edo proiektuari laguntza eman nahi izan dutelako baino ez. Horiei guztiei, mila esker! eta gainerako auzokideei gogoratzea, bihar, martxoak 1, oraindik ere aukera izango duzuela zuen gustokoa den liburua aurkitzeko, goizeko 10:00-14:00 bitartean. Aukeren azokan itxarongo zaituztegu, beraz, igande eguerdiko pintxoa eta poteoa bitartean... pasa zaitezte gimnasiotik!


 [ES] Los voluntarios y voluntarias del proyecto solidario Moshi-Zalla 2015 han dedicado la jornada de este sábado 28 de febrero a la venta de libros de segunda mano en el Mercadillo de oportunidades ubicado en el gimnasio del colegio Mimetiz, entre el Club de Jubilados y el frontón. Nuestros compañeros/as han conseguido vender más de 150 ejemplares y no pueden estar más contentos/as con la acogida que está teniendo esta primera actividad solidaria. Lo cierto es que muchas personas se han acercado al stand motivadas por la curiosidad, el precio único -2€ cada novela o cuento, ¡una ganga!- o simplemente por sus ganas de colaborar con el proyecto. A todos y todas ellas, ¡muchísimas gracias! y recordaros al resto que mañana 1 de marzo, aún tenéis ocasión de encontrar el libro que buscáis en horario de 10:00h a 14:00h. Os esperamos en el Mercado de Oportunidades. Entre el pintxo y el pote de domingo a media mañana... ¡pasaos por el gimnasio!
Comments