Moshi-Zalla 2015


Bi pertsonentzako afaria lortu du 175 zenbakiak // La papeleta 175 se lleva el premio de una cena para dos

publicado a la‎(s)‎ 25 jun. 2015 4:09 por Zallako Udala

[EU] Gaur goizean bi pertsonentzako afari baten txartelen zozketa egin da Gazte Zentroan. Saritutako zenbakia izan 175a da. Izan ere, Moshi-Zalla 2015 Proiektu solidarioak azken hilabeteotan txartelak saldu ditu 1€tan Tanzanian lanean ari den Born to Learn GKEren aldeko dirua lortzeko, bertoko haurrentzako eskola bat eraikitzeko. Velo de Flor jatetxeari proiektuaren nondik norakoak azaldu zitzaizkion eta egitasmoan parte hartzeko prest agertu zen. Proiektua ezagutarazteko martxoan pintxo-pote bat antolantzen laguntzeaz gain, euren lokala eskaini zuten bikote batentzako afari bat oparitzeko. Horrela, pertsona sarituak beste bat gonbidatu ahal izango du bertoko jateko gozo-gozoak dastatzera. Zorionak!

 [ES] Esta mañana se ha celebrado en el Gazte Zentroa un sorteo de una cena para dos personas. El número premiado es el 175. Y es que el Proyecto solidario Moshi-Zalla 2015 ha estado vendiendo papeletas a 1€ durante estos meses para recaudar dinero para la construcción de una escuela en Tanzania, a cargo de la ONG Born to Learn. El restaurante Velo de Flor se mostró muy interesado en conocer la iniciativa de los y las voluntarias y quiso también participar. De esta manera, además de ayudar en la organización de un pintxo-pote solidario en marzo, ofrecieron su local para regalar una cena para dos personas. Así, quien en su día se hizo con la papeleta hoy premiada podrá invitar a quien le apetezca a degustar los ricos manjares que preparan en el Velo de Flor. Zorionak!

Sugeak, natura eta parrillada // Serpientes, naturaleza y parrillada

publicado a la‎(s)‎ 19 jun. 2015 5:22 por Zallako Udala   [ actualizado el 23 jun. 2015 3:33 ]

[EU] Proiektu solidarioak beste ekintza bat antolatu du ekainaren 28rako, igandea. Oraingoan sugeak, natura eta parrillada bateratzen duen egitasmoa martxan jarri dute, Aranzadi Zientzia elkartearen eta Otsoaren Taldearen laguntzarekin. Horrela, 11:00etarako deialdia egin da Kultur Etxean, sugeen eta narrastien erakustaldia egiteko ia ordubetean. Jarraian, 12:00etan, Bolunburura abiatuko dira guztiak eta bertan Otsoaren taldeko zenbait kide faunaz eta floraz hitz egingo diete une batez parte-hartzaileei. Ondoren, 13:15ak aldera, barbakoa janaldiaren hasiera egingo da, guztion artean bazkari goxoaz disfrutatzeko. Herriko okindegi eta harategi batzuk lagundu dute: La Estación, Solana, Tantín okindegiak eta Ariño, Aurelio, Fernando, Juantxu, Sierra harategiak. Txakoli Txabarrik ere parte hartuko du ekintza solidario honetan.

Izena emateko, Gazte Zentrora zuzendu behar da pertsona, koadrila edo familia bakoitza ekainaren 26a baino lehen, ostirala, edo ekintzaren egunean bertan. 3€ko prezioa izango du eta adin guztiei zuzenduta dago. Animatu zaitez eta lagun ezazu Tanzaniako Born to Learn GKEri.

 [ES] El Proyecto Moshi-Zalla 2015 continúa organizando acciones solidarias, la próxima el domingo 28 de junio. En esta ocasión, aunará 3 actividades en una con la valiosa ayuda de la asociación Aranzadi y Otsoaren Taldea. En primer lugar, la cita comenzará a las 11:00h en la Kultur Etxea, con una charla y exhibición de serpientes y reptiles. Seguido, sobre las 12:00h todos y todas se dirigirán a Bolunburu y allí, integrantes de Otsoaren Taldea les presentarán una muestra de fotos de fauna y flora con sus respectivas explicaciones. Ya a las 13:15h comenzarán los preparativos para la rica barbacoa, que disfrutarán todas las personas participantes en la actividad. En esta han colaborado las panaderías La Estación, Solana y Tantín de Zalla y las carnicerías Ariño, Aurelio, Fernando, Juantxu y Sierra. Txakoli Txabarri también aporta su granito de arena al proyecto

Para apuntarse hay que dirigirse al Gazte Zentroa antes del 26 de junio, viernes o acudir el mismo día de la actividad a la Kultur Etxea. La actividad tiene un precio simbólico de 3€ para ayudar a la ONG en Tanzania Born to Learn. ¡Animaos!

Proiektu solidarioa 2015eko Ardo egunean // El Proyecto Solidario en el Ardo Eguna 2015

publicado a la‎(s)‎ 19 jun. 2015 2:37 por Zallako Udala


[EU] Moshi-Zalla 2015 Proiektu solidarioak ekintzak egiten jarraitzen du Born to Learn Tanzaniako GKEaren aldeko dirua lortzeko. Horrela, eta aurreko edizioetan egin zen bezala, aurten ere Ardo Eguna aprobetxatu dute boluntarioek kopen salmentaz arduratzeko eta bide batez, triptikoak entregatzeko, proiektuaren kamisetak eskaintzeko eta bi pertsonentzako afari baten zozketaren papeletak saltzeko. Oraindik lan handia dago egiteko eta, Naiarak eta Aintzanek martxoan bizi izan duten esperientziaren ondoren, beste lau boluntario joango dira Tanzaniara abuztuan.

 [ES] El proyecto solidario Moshi-Zalla 2015 sigue realizando actividades para dar a conocer el trabajo que Born to Learn desarrolla en Tanzania y recaudando fondos que les permitan aportar su granito de arena. Al igual que en las últimas ediciones del Ardo Eguna, este año también los y las voluntarias aprovecharon el puesto de venta de copas, del que se encargaron, para repartir folletos explicativos y ofrecer camisetas y papeletas para el sorteo de una cena para dos personas. Aún queda mucho trabajo por delante y, tras la experiencia en marzo de Naiara y Aintzane, se acerca la fecha para que en agosto otros cuatro voluntarios viajen a Tanzania.

Pertsona solidario asko atzo Velo de Flor tabernan // Muchas personas solidarias se pasaron ayer por el Velo de Flor

publicado a la‎(s)‎ 27 mar. 2015 6:32 por Zallako Udala


[EU] Jende asko, atrezzo ederra, kamiseta berde ugari, pintxo goxoak eta oso giro ona. Atzo, hilak 26, Velo de Flor ardoen tabernan eta jatetxean izan zen Moshi-Zalla Proiektu solidarioa, pintxo potea egiten zela "aitzakia" hartuta. Lokala Afrikan ari den "Born to learn" GKEren argazkiekin apaintzeaz gain, musika berezia egon zen eta aurkeztutako pintxoek Tanzaniako banderatxoarekin bere "ukitua" izan zuten. Proiektuaren irudia Velo de Flor-era hurbildu zirenei gustatu zitzaien eta dozena bat kamiseta berde saldu ziren. Nolanahi ere, arrakasta handien izan zutenak txartelak ditugu, 1€ baten truke jatetxean bi pertsonentzako afari bat lortzeko aukera ematen dutelako. Zozketa ekainaren 25ean izango da baina dagoeneko 76 txartel banatu dira. Gaua bukatzean Proiektuak 216€ lortu zituen Moshirako.

Esker bereziak eman nahi diegu Álvaro, Laura eta Velo de Flor-en ari den talde osoari, hasiera-hasieratik proiektuarekin erakutsitako aldez aurretiko jarrera onagatik, lokala uzteagatik, boluntarioei emandako tratuagatik eta laburbilduz, euren laguntza desinteresatuagatik. Mila esker zuei eta atzo gurekin egon zineten guztioi ere!


 [ES] Mucha gente, un bonita decoración, bastantes camisetas verdes, pintxos estupendos y muy buen ambiente. Así se desarrolló la tarde de ayer jueves, 26 de marzo, en el bar de vinos y restaurante Velo de Flor. Varios voluntarios y voluntarias del Proyecto solidario se encargaron de dar a conocer la labor de la ONG en África "Born to learn" aprovechando que los y las zallarras salían de pintxo pote. Además de decorar el local con fotos de Moshi y sus gentes, hubo música especial y los pintxos que se sirvieron también tuvieron su punto con las banderillas de Tanzania y el proyecto. La imagen de Moshi-Zalla 2015 gustó a quienes se acercaron por allí y se vendieron alrededor de una docena de camisetas verdes. De todos modos, las triunfadoras de la tarde fueron las papeletas, que por 1€ dan la posibilidad de entrar en un sorteo de una cena para dos personas en el restaurante. Se repartieron 76 participaciones para la rifa se celebrará el próximo 25 de junio. Al finalizar la noche el Proyecto recaudó 216€ para Moshi.

Queríamos dar las gracias de manera especial a Álvaro, Laura y a todo el equipo de personas que trabajan en el Velo de Flor, por la buenísima disposición que han mostrado desde el principio, por ofrecernos su local, por el trato y cercanía con los y las voluntarias y en resumen, por su ayuda desinteresada. ¡Gracias a todos/as!

Moshi eta proiektu solidarioa Velo de Flor-en izango dira // Moshi y el proyecto solidario te esperan en el Velo de Flor

publicado a la‎(s)‎ 27 mar. 2015 5:06 por Zallako Udala   [ actualizado el 27 mar. 2015 5:08 ]


[EU] Ostegun honetan Moshi-Zalla 2015 Proiektu solidarioa Velo de Flor jatetxean izango da 19:30etatik aurrera. Giro afrikarrera hurbilduko gara, bertoko musikarekin, argazkiekin, pintxo potearekin eta abar. Taldeko kamiseta berdeak eskura egongo dira, eta jatetxean izango den bi pertsonentzako afari baterako txartelak 1€ren truke salduko dira. Etor zaitez eta ezagutu Moshi!

[ES] Este jueves, a partir de las 19:30h el Proyecto Solidario Moshi-Zalla 2015 te espera en el Velo de Flor. Tendremos buen ambiente africano, con música, fotos, pintxo pote y más. Se venderán camisetas verdes con la imagen del proyecto y papeletas por 1€ para el sorteo de una cena para dos personas en el restaurante. ¡Vente y conoce Moshi!

Camisetas verdes por Moshi // Moshiren aldeko kamisetak

publicado a la‎(s)‎ 16 mar. 2015 4:16 por Zallako Udala


[EU] Moshiko familien alde egin nahi duten pertsonek, taldeak antolatutako edozein ekimenera joanda lagundu dezakete. Ekintza horien berri Zalla Info blogean edo proiektu solidarioaren facebookeko orrian emango da, Zallako Udaleko ohiko kanaletan ere publikatzeaz gain. Era berean, Moshi-Zalla 2015 proiektuaren logoa duten kamiseta solidarioak dagoeneko salgai jarri dira 10€tan. Zurea erosi nahi izanez gero, jar zaitez kontaktuan taldearekin facebooken mezu bat utziz.

 [ES] Las personas que quieran aportar su granito de arena por las familias de Moshi, pueden hacerlo acudiendo a cualquier actividad de las que organice el grupo y de las que se dará parte en esta misma web, en el blog Zalla Infoen la página de facebook www.facebook.com/zallakoproiektusolidarioa, además de en los canales habituales de Zalla Info. Asimismo, ya están a la venta las camisetas solidarias con la imagen del proyecto, que se podrán adquirir por 10€ en las iniciativas propuestas durante 2015 o solicitándolas a través de facebook.

Ekintza solidarioak aurrera doaz // Continúan las actividades solidarias

publicado a la‎(s)‎ 16 mar. 2015 3:29 por Zallako Udala   [ actualizado el 17 mar. 2015 3:49 ]


Proiektuak honako ekintza hauek aurreikusten ditu, besteak beste: martxoaren amaieran pintxopote solidarioa edo Tanzaniako Erakundeari buruzko argazki-erakusketa bat antolatzea

Los y las jóvenes voluntarias del proyecto Moshi-Zalla 2015 continúancon su labor solidaria. En Santa Águeda salieron a cantar por varias zonas del municipio y recaudaron 197€, y aprovechando el Mercado de Oportunidades que organizaba la Asociación de Comerciantes y Hosteleros de Zalla el pasado 28 de febrero y 1 de marzo, colocaron un stand con libros donados por la ciudadanía de Zalla y la Biblioteca
municipal. El principal propósito era recaudar dinero para destinarlo íntegramente a la ONG "Born to learn" con la que colaboran y familiarizar con el proyecto solidario a los y las asistentes a la feria del stock. Con la inestimable aportación de la gente que se interesó tanto por la lectura como por la causa solidaria, en total se consiguieron reunir 395€.
Entre las próximas actividades previstas se encuentran, entre otras, el organizar un pintxopote solidario en el que darse a conocer a finales marzo, una exposición de fotografías sobre la Organización tanzana y talleres infantiles.

Un único objetivo
La única finalidad que mueve a los y las voluntarias del proyecto Moshi-Zalla 2015 es reunir una importante suma de dinero que pueda facilitar, en parte, la vida de los niños y niñas de la comunidad de Newlands, en Tanzania. Con lo que se recaude, se terminará de construir una escuela a la que asistirán más críos de los que actualmente acuden al colegio en Moshi, debido a que no tienen posibilidades económicas. Así, se garantizará la educación básica de mayor número de niños y niñas y les permitirá continuar sus estudios de Secundaria.

Aintzane y Naiara en Moshi
Las primeras voluntarias en partir a Tanzania, el país del Kilimanjaro, han sido Aintzane y Naiara. Estas dos jóvenes zallarras ya participaron activamente el pasado año en el proyecto Bijilo-Zalla 2014 a favor de la asociación Sunu Buga Buga en Gambia. Tras hacer escala en Alemania y Etiopía, se encuentran ubicadas en Karibu hostel (que en swahili significa "bienvenido") y desde allí nos han comunicado que pese al intenso calor y el cansancio con el que finalizan la jornada de trabajo, están muy ilusionadas con las actividades en las que están tomando parte.

Liburuen salmenta igandean ere // Domingo, venta de libros

publicado a la‎(s)‎ 28 feb. 2015 16:05 por Zallako Udala   [ actualizado el 28 feb. 2015 16:06 ]


[EU] Moshi-Zalla 2015 proiektu solidarioko boluntarioek gaurko eguna eman dute Aukeren azokan bigarren eskuko liburuak saltzen Mimetiz eskolako gimnasioan, Jubilatuen etxea eta pilotalekuaren artean. Gure taldekideak pozik daude larunbateko emaitzarekin. Izan ere, 150 ale baino gehiago saldu dituzte eta lehenengo ekintza solidario hau oso harrera ona izaten ari da. Pertsona asko hurbildu dira standera kuriositateak jota, prezioa zein den ikusita -2€ edozein liburu, hori pagotxa!- edo proiektuari laguntza eman nahi izan dutelako baino ez. Horiei guztiei, mila esker! eta gainerako auzokideei gogoratzea, bihar, martxoak 1, oraindik ere aukera izango duzuela zuen gustokoa den liburua aurkitzeko, goizeko 10:00-14:00 bitartean. Aukeren azokan itxarongo zaituztegu, beraz, igande eguerdiko pintxoa eta poteoa bitartean... pasa zaitezte gimnasiotik!


 [ES] Los voluntarios y voluntarias del proyecto solidario Moshi-Zalla 2015 han dedicado la jornada de este sábado 28 de febrero a la venta de libros de segunda mano en el Mercadillo de oportunidades ubicado en el gimnasio del colegio Mimetiz, entre el Club de Jubilados y el frontón. Nuestros compañeros/as han conseguido vender más de 150 ejemplares y no pueden estar más contentos/as con la acogida que está teniendo esta primera actividad solidaria. Lo cierto es que muchas personas se han acercado al stand motivadas por la curiosidad, el precio único -2€ cada novela o cuento, ¡una ganga!- o simplemente por sus ganas de colaborar con el proyecto. A todos y todas ellas, ¡muchísimas gracias! y recordaros al resto que mañana 1 de marzo, aún tenéis ocasión de encontrar el libro que buscáis en horario de 10:00h a 14:00h. Os esperamos en el Mercado de Oportunidades. Entre el pintxo y el pote de domingo a media mañana... ¡pasaos por el gimnasio!

Liburu solidarioak asteburu honetan // Libros solidarios este fin de semana

publicado a la‎(s)‎ 26 feb. 2015 8:24 por Zallako Udala


[EU] Asteburu honetan Moshi-Zalla 2015 proiektu solidarioko kideak Mimetiz eskolako gimnasioan izango dira. Bertan Zallako Merkatarien elkarteak antolatutako Aukeren azoka egingo da eta gure boluntarioek bere txokoa izango dute. Larunbatean goizeko 10:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara aurkituko dituzu. Igandean ordea, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.
Iaz bezala, liburuak salduko dira, guztiak 2€en truke, eleberriak edo ipuin laburrak diren aintzat ez hartuz. Hori mauka! Bildutako diru guztia Tanzanian ari den "Born to learn" GKEri emango zaio, Newlands eskualdeko haurren eta euren gurasoen egoera hobetzeko. Egin ezazu zure liburuen zerrenda, hurbil zaitez gimnasiora eta aprobetxatu aukera paregabe hau!

 [ES] Este fin de semana los chicos y chicas del proyecto solidario Moshi-Zalla 2015 estarán en el gimnasio del colegio Mimetiz. Allí tendrá lugar el Mercadillo de oportunidades, la feria de saldos que organiza la Asociación de Comerciantes en la que nuestros/as voluntarios/as también tendrán su stand. Los encontrarás el sábado en horario de mañana y tarde, de 10:00h a 15:00h y de 17:00h a 20:00h; y el domingo por la mañana, de 10:00h a 14:00h. Igual que el año pasado, se venderán libros, todos al simbólico precio de 2€, sin tener en cuenta si son novelas o cuentos infantiles o juveniles. ¡Todo un chollo! La recaudación de esta jornada se destinará íntegramente a la ONG en Tanzania "Born to learn" que trata de mejorar las vidas de los niños y niñas de la región de Newlands. Haz ya la lista de los libros que buscas, acércate al gimnasio y ¡aprovecha esta oportunidad!

Aintzane eta Naiara bidean!

publicado a la‎(s)‎ 24 feb. 2015 9:55 por Gazte Zentroa   [ actualizado el 26 feb. 2015 7:24 por Zallako Udala ]


[EU] Naiara eta Aintzane bidean daude dagoeneko, eta laster haien berri izango dugu Tanzaniatik! Gaur Bilbotik Frankfurterra atera dira eta handik Kilimanjaro Aireportura Etiopian "eskala" egin ondoren. Moshi bere zain dago!

 [ES] Aintzane y Naiara ya están de viaje y pronto tendremos noticias de ellas desde Tanzania. Hoy han salido hacia Frankfurt y de ahí al Aeropuerto Internacional de Kilimanjaro tras hacer escala en Etiopia. ¡Moshi les espera!    

1-10 of 13